XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

OTOITZA

324. Egunari dagokion otoitza esaten du (ikus 130. or.).

JAINKO-HERRIAREN OTOITZA

325. Hitzaren liturgia eta fede-aitormena egin ondoren, Jainko-herriaren otoitza egiten da, honelatsu:

Senideok: Egin diezaiogun otoitz Maria Birjina, bere Semearen Ama, Sortzez Garbia egin zuen Jainko Aitari. Eska diezaiogun, Berak eskaintzen digun salbamena egia gerta dadila gizon eta emakume guztiongan.

- Elizarentzat: Ama Mariaren antzera, beti Jainkoarengana irekita bizi dadila, eska diezaiogun Jaunari.

- Gizon eta emakume guztientzat: egiaren bilaketa garbi eta apalean, denok elkar onar dezagula eta bakerako bideak elkarrekin prestatzen joan gaitezela, eska diezaiogun Jaunari.

- Munduko eta gure herriko emakume guztientzat: Elizan eta gizartean, beraien nortasun eta duintasun osoa onartua eta zaindua izan dadila, eska diezaiogun Jaunari.

- [Bilbo, Donostia eta Gasteizko elizbarrutietan] Gure Seminarioan apaiz izateko prestatzen ari diren gazteen alde: Jesusen jarraitzaile eta testigu zintzo eta Haren Berri Onaren zabaltzaile izan daitezela senideen aurrean, eska diezaiogun Jaunari.